Toloño-Kantabria mendilerroa Arabako hegoaldean dagoen eremu menditsua da, EAEko muga biogeografiko garrantzitsuenetako bat. Hegal handiak ditu, haitzekin, eta eremu zohikaztuak eta basoak nabarmentzen dira. Mendilerro horrek ekialdetik mendebalderako norabidea du, eta horrek EAEko azken oztopo bihurtzen du iparraldetik eta ipar-mendebaldetik datozen haize hezeentzat. Bi eskualde biogeografiko handi elkartzen dira bertan: eskualde eurosiberiarra (iparraldea eta gailur eremuak) eta eskualde mediterraneoa (hegoaldea). 13.289 ha inguruko azalera du (Toloño-Kantabria mendilerroa eta Arabako hegoaldeko mendilerroak KBE/HBBEaren azalera berria kontuan hartuta), hau da, eremuaren % 72 Batasunaren intereseko 27 habitatek hartzen dute, eta horietatik 8 lehentasunezkoak dira.
ZEC Arabako hegoaldeko mendilerroak / ZEC Serras meridionais de Álava – ES2110018
IKUSPEGI OROKORRA
Azalera (ha): 18.515,02 ha
Natura 2000 Kodea: ES2110018
KBEaren lurralde eremuaren barruan, estatuko edo eskualdeko legediaren araberako beste babes estatus batzuk sartzen dira. Eremu horrek “Arabako hegoaldeko mendilerroak KBEaren eta HBBEaren (ES2110018) gidalerroak eta neurriak” izeneko behin betiko dokumentua du, 765/2016 Erabakiaren bidez onetsia. Halaber, urtarrilaren 26ko 10/2016 Dekretuaren bidez, Arabako hegoaldeko mendilerroak kontserbazio bereziko eremu (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremu (HBBE) izendatu ziren, eta hari dagozkion kontserbazio helburuak onartu ziren. Bestalde, nabarmendu behar da ia espazio osoa onura publikoko mendi gisa katalogatuta dagoela.
PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA ETA KONTSERBAZIO EKINTZAK
Lursail gehienak onura publikoko mendiak dira, eta horien titularrak toki erakundeak, udalak eta administrazio batzarrak dira. KBE/HBBEan, onura publikoko mednien 55 lur daude, eta 16.100,06 ha dituzte (naturagune babestuaren % 86,89). Lur goldagarrien zati handi bat luberrituak dira, eta zabalenak Guardiako udalerrian daude; Ermandade Zaharrak kudeatzen ditu larre horiek. Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera nagusia abeltzaintza aprobetxamendu estentsiboa da, haztegirik edo bestelako instalazio intentsiborik gabe.
Baso autoktonoen baso erabilera da nagusi. Aprobetxamenduak murritzak dira; tokiko egur hornidurarako egur hila eta helburu komertzialik gabe perretxikoak biltzera mugatzen dira. Konifero sailek azalera txikia hartzen dute. Bertako balio naturalak ondo kontserbatzen direnez, mendizale eta txangozale asko ibiltzen dira bertan.
Batasunaren intereseko habitat jakin batzuen presentziagatik da berezia Arabako hegoaldeko mendilerroak KBE/HBBEa Euskal Autonomia Erkidegoko Natura 2000 sarean. Habitat hauek azpimarratu behar dira horien artean: 7210* Kare-zohikaztegiak (Cladium mariscus) eta Caricion davallianae espezieak eta 7220* Tofikoletako formazioak dituzten iturburu petrifikanteak (Cratoneurion). Habitat horien gainean jardungo da proiektuan, horien egitura eta etorkizuneko aurreikuspenak hobetzeko, eta, horretarako, baldintza antropogenikoetatik babestuko dira.