Santiago de Compostelako Unibertsitatea

1992az geroztik, LIFE Programa izan da ingurumenari esklusiboki eskainitako Europar Batasunaren finantza-tresna bakarra. LIFE Programaren 2004-2020 aldirako helburu orokorra garapen jasangarrian laguntzea eta Europa 2020 Estrategiaren eta ingurumenaren eta klimaren arloko beste estrategia eta plan garrantzitsu batzuen helburuak eta xedeak lortzea da.

Honen helburua politikak garatzeko eta ezartzeko aldaketak katalizatzea da, ingurumen- eta klima-helburuak lortzeko irtenbideak eta praktika onak eskainiz, baita ingurumenaren eta klima-aldaketaren arloan teknologia berritzaileak sustatuz ere. Halaber, 2020rako Batasunaren Ingurumen Programa Orokorraren ezarpena babesten du: “Ondo bizitzea, gure planetaren mugen barruan”.

LIFE Programa bi azpiprogramatan banatuta dago, eta bakoitzak hiru lehentasun-arlo ditu.

Ingurumen azpiprograma
Klima Aldaketaren Arintzeari
b. Natura eta Biodibertsitatea
c. Gobernantza eta Ingurumen Informazioa

Klima Ekintzaren azpiprograma
Klima Aldaketaren Arintzea
b. Klima Aldaketara Egokitzapena
c. Klima Gobernantza eta Informazioa

LIFE Programa Europako Batzordeak kudeatzen du, eta Espainiako Estatuan Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da arduraduna.

https://cinea.ec.europa.eu/programmes/life_en

https://www.miteco.gob.es/es/ministerio/servicios/ayudas-subvenciones/programa-life/

Harpidetu gure buletinera

Jaso albisteak, eskaintza esklusiboak eta eduki bereziak zuzenean zure sarrera-ontzian.