Natura 2000
Natura 2000
92/43/EEE Zuzentarauaren helburu handienetako bat da sare ekologiko koherente bat sortzea, Natura 2000 Sarea, 79/409/EEE Zuzentarauaren arabera (gaur egun 2009/147/EE Zuzentarauak ordezkatua) hegaztientzako babes bereziko eremu (HBBE) deklaratutako lekuek osatua, bai eta 92/43/EEE Zuzentarauaren I. eranskineko habitatak eta II. eranskineko flora eta fauna basatiaren espezieak kontserbatzeko izendatutakoek ere —hasierako fasean Batasuneko garrantzizko leku (BGL) izendatu ziren, eta azken fasean, berriz, kontserbazio bereziko eremu (KBE)—.
Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak 2023. urtearen amaieran emandako datuei erreparatuz, Natura 2000 Sareak 27.000 leku baino gehiago, eta ia 1,3 milioi km2 ditu, hau da, Europar Batasuneko (EUR27) lehorreko azaleraren % 18,6 eta itsas azaleraren % 9. 5.432 HBBE barne, 849.776 km2-ko azalerarekin. HBBE horietako 878 itsas inguruneak dira, 321.330 km2-ko azalerarekin. Ostera, BGL/KBEak 23.771 dira, eta 1.008.032 km2-ko azalera hartzen dute. BGL/KBE horietako 2.228 dira itsas inguruneak, eta 416.181 km2-ko azalera hartzen dute.