Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila KBEa Nafarroako ipar-ekialdean daude, Aragoirekin mugan. Leireko mendilerro osoa eta Arbaiun eta Irunberriko arroilak hartzen ditu barnean, Salazar eta Irati ibaiak izan ezik —azken horiek Salazar ibaia (ES2200012) eta Irati, Urrobi eta Erro ibaien ibai sistema (ES2200025) KBEetan daude, hurrenez hurren—. Geomorfologia konplexua da. Zamalkatzeak daude, eta horiek Aipatzekoa da Leireko mendilerroko eta La Piedra eta San Adrian labarretako harkaitzak sorrarazten dituzte. Era berean, Arangoititik hegoalderako faila sistema bat dago, bai eta antiklinalen, sinklinalen eta beste forma morfologiko batzuen sistema bat ere, Biotzarirantz doana. Paisaia horrek sakan eta harkaitz ugari eta hainbat goi lautada ditu, txilardi higrofilo, baso misto eta pinudiekin.
ZEC Serra de Leire e Foz de Arbaiun – ES0000125
IKUSPEGI OROKORRA
Azalera (ha): 8.897,72 ha
Natura 2000 Kodea: ES0000125
KBEaren lurralde eremuaren barruan, estatuko edo eskualdeko legediaren araberako beste babes estatus batzuk sartzen dira. Eremu horretan, 3 natura erreserba identifikatu dira: Arbaiungo arroila (NE-16, 1167 ha), La Piedra eta San Adrian labarrak (NE-24, 289,6 ha) eta Irunberriko arroila (NE-25, 37,2 ha). KBEak kudeaketa-plan propioa ere badu: 43/2017 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa, “Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila” izeneko Batasunaren garrantzizko lekua kontserbazio bereziko eremu izendatzen duena eta haren kudeaketa plana onesten duena.
PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA ETA KONTSERBAZIO EKINTZAK
KBEaren zatirik handiena basoek hartzen dute: koniferoen basoak (% 25,91), batez ere pinu gorriko bigarren mailako pinudiak; baso hostoiraunkorrak (% 25,27) eta baso hostogalkorrak (% 19,81). Txilardiek eta sastrakadiek ere azalera handia hartzen dute (% 23,36). KBEaren azalera osatzen dute mendiko larreek (% 2,17), zereal laboreek (% 2,10), harkaitzek (% 0,67) eta beste erabilera batzuek (% 0,71).
Lurraldearen zatirik handiena toki erakundeen herri jabetzak dira (% 79,55); dena den, azaleraren % 17,5 jabetza partikularreko lursailak dira, eta % 1,67 Nafarroako Foru Komunitatearen jabetzakoak. Gainera, eremuaren % 1,28 ibai ibilguak, errepideak eta bide publikoak dira.
KBE horretako Batasunaren intereseko 4020* habitata Genista anglica duten txilardien azpimotakoa da; Atlantikoko eta Alpeetako eskualdeen eta Mediterraneoko eskualdearen arteko trantsizioko mendilerroetan egoten dira. Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila KBEa bereziki garrantzitsua da Batasunaren intereseko 4020* habitateko txilardi higrofiloak kontserbatzeko, habitataren 86,54 ha hartzen dituelako. Nafarroako habitaten azken berrikuspenen arabera, Mediterraneoko eskualdean Batasunaren intereseko 3170* habitata kontserbatzeko punturik garrantzitsuena Landoko hezegunean dago, Leireko mendilerroa KBEaren barruan. Batasunaren intereseko 6230* habitataren harira, KBEak habitataren irudikapen txiki bat du, nahiz eta Mediterraneoko eskualdean oso urriak diren landare batzuen kokapen interesgarriak dituen (esaterako, Nardus stricta edo Juncus squarrosus). Horregatik guztiagatik, KBE horretan gauzatuko diren ekintzak egitura eta etorkizuneko aurreikuspenak hobetzeko izango dira, eta, horretarako, 3170*, 4020* eta 6230* habitatak baldintza antropogenikoetatik babestuko dira.