Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Areta mendiak KBEa Nafarroako ipar-ekialdean dago, eta Salazar eta Urrobi ibaien artean dauden Pirinioaurreko barne mendilerroen multzoa barne hartzen du. Bertan, txilardi higrofiloen habitatak kontserbatzen dira, zeinak kontserbazio balio handiko eremu higrozohikaztuak dituzten mosaikoen parte diren. Bertan sartzen diren bi ibai ibilgu nagusiak Urrobi eta Irati ibaiak dira, nahiz eta urtegi gisa izan (Itoizko urtegia). Hala ere, erreka eta sakan ugarik isurtzen dituzte urak Irati eta Urrobi ibaietara mendebaldean, Areta ibaira erdialdean eta Salazar ibaira ekialdean.
Kareharri, dolomia, tupa, hareharri eta flyscharen ugaritasunagatik nabarmentzen da eremu hori; material horien gaineko higadurak malkarrak, gailurrak eta garapen karstiko nabarmena eragin ditu dolina, lapiaz eta garapen txikiko leizeekin. Aipagarriak dira Oroz-Betelu mendigunea eta Baigura mendiaren ingurua.