IKUSPEGI OROKORRA

Estaca de Bares KBEa (ES1110010) Galiziako (Espainia) ipar-mendebaldeko kostaldean dago, A Coruña probintzian, oso-osorik. Mugaketak itsaslabarrak, hezeguneak eta kostaldeko sastrakak hartzen ditu, Natura 2000 Sarearen barruan biodibertsitate nabarmena dutenak, eta Cabo de Baresetik (Mañón) San Antonioko hondartzaraino (Ortiguera) luzatzen den kostaldeko zatian banatzen da.

Azalera (ha): 851,54 ha

Natura 2000 Kodea: ES1110010

Beste babes-egoera batzuk estatuko edo eskualdeko legeriaren arabera:

KBE horren lurralde eremuak Mendebaldeko migrazio igarobide galaiko-kantauriarra HBBEa (ES0000554) ukitzen du. Gainera, 42/2007 Legearen (estatukoa) eta 5/2019 Legearen (autonomikoa) arabera, KBE hori naturagune babestutzat jotzen da aldi berean, Natura 2000 Sareko naturagune babestuaren kategoriapean.

PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA ETA KONTSERBAZIO EKINTZAK

Estaca de Bares KBEaren (ES1110010) azaleraren % 2, gutxi gorabehera, itsas eremuak dira. Gainerako % 98an (lurreko azalera), ingurune naturalak (duna sistemak, hezeguneak, kostaldeko sastrakak eta itsaslabarrak) KBEaren % 78 dira, espezie aloktonoen baso landaketak dituzten eremuak % 14, landa azalerak % 3 eta eremu urbanizatuak gainerako % 3a.

Estaca de Bares KBEaren itsas azalera (ES1110010) Espainiako Estatuko lurralde urak dira. Bestalde, lehorreko azaleran, itsasertzetik hurbilen dauden eremuak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren barruan sartzen dira, eta bertan gauzatuko dira LIFE GLOBALen kontserbazio ekintza zehatzak. Azalearen gainerako zatia titulartasun pribatukoa da ia osorik.

Estaca de Bares KBEa itsasertzeko ekosistema gune handia duen eremua da, biodibertsitate handia dute horiek, eta, horregatik, balio handiko gune ekologikoa da. Ekosistema horiek duten rol estrategikoa kontuan hartuta, LIFE GLOBALek Estaca de Bares KBEan (ES1110010) zenbait kontserbazio neurri zehatz jasotzen ditu 4020* eta 4040* habitaten kontserbazio egoera hobetzeko. Habitat horien sentikortasuna eta hauskortasuna beste batzuena baino handiagoa da proiektu honek hautemandako mehatxu eta presioekiko.


Harpidetu gure buletinera

Jaso albisteak, eskaintza esklusiboak eta eduki bereziak zuzenean zure sarrera-ontzian.