Costa da Morte KBEa (ES1110005) A Coruña probintziako ipar-mendebaldeko itsasertzean dago (Galizia, Espainia). Itsaslabarrak, duna sistemak eta itsas zerrenda zabala ditu, eta biodibertsitate handia dago bertan, Natura 2000 Sareak babestua. Galizia osoan kostaldeko lurralde banaketa handiena duen eremua da. Albako hondartzatik (Sabón, Arteixo) Fisterra lurmuturreraino doa, eta udalerri hauen lurraldeak hartzen ditu barne: Arteixo, Cabana de Bergantiños, Camariñas, Carballo, Cee, Fisterra, Laracha, Laxe, Malpica de Bergantiños, Muxía, Ponteceso eta Vimianzo. Hala ere, espazio zabala izan arren, ez da jarraitua. Alegia, espazioaren hainbat eremutan ez dago jarraitutasunik babesari dagokionez; izan ere, biodibertsitaterako funtsezko elementurik ez dago, hiri eremuek eta azpiegitura grisek ordezkatu dituztelako.
ZEC Costa da Morte – ES1110005
IKUSPEGI OROKORRA
Azalera (ha): 11.809 ha
Natura 2000 Kodea: ES1110005
KBE horren lurralde eremua partzialki gainjartzen da Costa da Morte HBBEarekin (iparraldean) (ES0000176) eta Mendebaldeko migrazio igarobide galaiko-kantauriarra HBBEarekin (ES0000554). Gainera, 42/2007 Legearen (estatukoa) eta 5/2019 Legearen (autonomikoa) arabera, Costa da Morte KBEaren lurralde eremua naturagune babestutzat jotzen da aldi berean, Natura 2000 Sareko naturagune babestuaren kategoriapean. Nazioarteko tresnen bidez babestutako eremu bat ere identifikatu da, biosfera erreserbaren figurapean: Mariñas Coruñesas e Terras do Mandeo Biosfera Erreserba.
PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA ETA KONTSERBAZIO EKINTZAK
Costa da Morte KBEaren (ES1110005) azaleraren % 34, gutxi gorabehera, itsas eremuak dira. Gainerako % 66an (lurreko azalera), ingurune naturalak (duna sistemak, hezeguneak, kostaldeko sastrakak eta itsaslabarrak) KBEaren % 60 dira, espezie aloktonoen baso landaketak dituzten eremuak % 5, eta, azkenik, eremu urbanizatuak gainerako % 1a.
Costa da Morte KBEaren itsas azalera (ES1110005) Espainiako Estatuko lurralde urak dira. Bestalde, lehorreko azaleran, itsasertzetik hurbilen dauden eremuak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren barruan sartzen dira, eta bertan gauzatuko dira LIFE GLOBALen kontserbazio ekintza zehatzak. Azalearen gainerako zatia titulartasun pribatukoa da ia osorik. Costa da Morte KBEa itsasertzeko ekosistema gune handia duen eremua da, biodibertsitate handia dute horiek, eta, horregatik, balio handiko gune ekologikoa da.
Ekosistema horiek duten rol estrategikoa kontuan hartuta, LIFE GLOBALek Costa da Morte KBEan (ES1110005) zenbait kontserbazio neurri zehatz jasotzen ditu 4020* eta 7220* habitaten kontserbazio egoera hobetzeko. Habitat horien sentikortasuna eta hauskortasuna beste batzuena baino handiagoa da proiektu honek hautemandako mehatxu eta presioekiko.