Costa da Mariña occidental KBEa (ES1120017) Lugoko probintziaren iparraldeko itsasertzaren mendebaldeko muturrean dago, alegia, Mariña Lucense eskualdean. Mugaketaren zatirik handiena itsasertzeko zerrendara mugatzen da, batez ere ekosistema eulitoralak barne, bai eta ekosistema supralitoralen proportzio txiki bat ere: Natura 2000 Sarearen barruan lehentasunezko kontserbazio biodibertsitatea duten duna sistemak, hezeguneak eta itsas ekosistemak. Hainbat uhartetxo ere baditu, hala nola Coelleira. Gaveira, Insua da Area, Netos, O Ansarón, Insua da Cal, Farallóns. Horrela, KBEaren mugaketa O Vicedo, Viveiro, Xove eta Cervo udalerrietan banatzen da.
ZEC Costa da Mariña occidental – ES1120017
IKUSPEGI OROKORRA
Azalera (ha): 491,24 ha
Natura 2000 Kodea: ES1120017
Beste babes-egoera batzuk estatuko edo eskualdeko legeriaren arabera:
KBE horren lurralde eremua Costa da Mariña Occidental HBBEarekin (ES0000372) gainjartzen da partzialki, eta Mendebaldeko migrazio igarobide galaiko-kantauriarra (ES0000554) ukitzen du. Gainera, 42/2007 Legearen (estatukoa) eta 5/2019 Legearen (autonomikoa) arabera, KBE hori naturagune babestutzat jotzen da aldi berean, Natura 2000 Sareko naturagune babestuaren kategoriapean.
PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA ETA KONTSERBAZIO EKINTZAK
Costa da Mariña Occidental KBEaren (ES1120017) azaleraren % 7, gutxi gorabehera, itsas eremuak dira. Gainerako % 83an (lurreko azalera), ingurune naturalak (duna sistemak, hezeguneak, kostaldeko sastrakak eta itsaslabarrak) KBEaren % 69 dira, espezie aloktonoen baso landaketak dituzten eremuak % 15, landa azalerak % 7 eta eremu urbanizatuak gainerako % 2a.
Costa da Mariña Occidental KBEaren itsas azalera (ES1120017) Espainiako Estatuko lurralde urak dira. Bestalde, lehorreko azaleran, lehorreko azaleraren zatirik handiena itsasertzetik hurbilen dauden eremuek osatzen dute, zeinak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren barruan sartzen diren, eta bertan gauzatuko dira LIFE GLOBALen kontserbazio ekintza zehatzak. Azalearen gainerako zatia titulartasun pribatukoa da.
Itsasertzeko ekosistema gune handia duen eremua da, biodibertsitate handia dute horiek, eta, horregatik, balio handiko gune ekologikoa da. Ekosistema horiek duten rol estrategikoa kontuan hartuta, LIFE GLOBALek Costa da Mariña Occidental KBEan (ES1120017) zenbait kontserbazio neurri zehatz jasotzen ditu 4020*, 4040* eta 7220* habitaten kontserbazio egoera hobetzeko. Habitat horien sentikortasuna eta hauskortasuna beste batzuena baino handiagoa da proiektu honek hautemandako mehatxu eta presioekiko.