IKUSPEGI OROKORRA

Costa Ártabra KBEa (ES1110002) Galiziako (Espainia) ipar-mendebaldeko kostaldean dago, A Coruña probintzian, oso-osorik. Bere mugaketa Artabro golkoan dago, hau da, Ortegal lurmuturretik (Cariño) Ferrolgo itsasadarraren hegoaldeko puntaraino (Punta Coitelada eremuan (Ares)) doan kostaldeko zatian. Costa Ártabra KBEaren (ES1110002) kontserbazio balio handiei esker, eremu nabarmena da autonomia erkidegoan, baina baita Espainian eta Europan ere, eta interes handikoa da natura ondarearen interpretaziorako; itsaslabarrak, duna sistemak eta hezeguneak, itsas zerrenda eta biodibertsitate handia ditu, azken hori Natura 2000 Sareak babestua.

Azalera (ha): 7.545,87 ha

Natura 2000 Kodea: ES1110002

Beste babes-egoera batzuk estatuko edo eskualdeko legeriaren arabera:

KBE horren lurralde eremua Costa de Ferrolterra–Valdoviño HBBEarekin (ES0000258) gainjartzen da partzialki, eta Mendebaldeko migrazio igarobide galaiko-kantauriarra (ES0000554) ukitzen du. 42/2007 Legearen (estatukoa) eta 5/2019 Legearen (autonomikoa) arabera, KBE hori naturagune babestua da, Natura 2000 Sareko naturagune babestua kategoriapean. Modu berean, hezegune babestu (naturagune babestua ere bada) baten mugaketa ere barne hartzen du, zeina nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune kategoriapean nazioarteko tresnek babestutako eremutzat jotzen baita.

PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA ETA KONTSERBAZIO EKINTZAK

Costa Ártabra KBEaren (ES1110002) azaleraren % 7 inguru itsas eremuak dira. Gainerako % 83an (lurreko azalera), ingurune naturalak (duna sistemak, hezeguneak, kostaldeko sastrakak eta itsaslabarrak) KBEaren % 69 dira, espezie aloktonoen baso landaketak dituzten eremuak % 15, landa azalerak % 7 eta eremu urbanizatuak gainerako % 2a.

Costa Ártabra KBEaren itsas azalera (ES1110002) Espainiako Estatuko lurralde urak dira. Bestalde, lehorreko azaleran, itsasertzetik hurbilen dauden eremuak itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren barruan sartzen dira, eta bertan gauzatuko dira LIFE GLOBALen kontserbazio ekintza zehatzak. Azalearen gainerako zatia titulartasun pribatukoa da ia osorik. Itsasertzeko ekosistema gune handia duen eremua da, biodibertsitate handia dute horiek, eta, horregatik, balio handiko gune ekologikoa da.

Ekosistema horiek duten rol estrategikoa kontuan hartuta, LIFE GLOBALek Costa Ártabra KBEan (ES1110002) zenbait kontserbazio neurri zehatz jasotzen ditu 4020*, 4040* eta 7210* habitaten kontserbazio egoera hobetzeko. Habitat horien sentikortasuna eta hauskortasuna beste batzuena baino handiagoa da proiektu honek hautemandako mehatxu eta presioekiko.

Harpidetu gure buletinera

Jaso albisteak, eskaintza esklusiboak eta eduki bereziak zuzenean zure sarrera-ontzian.