Prestakuntza teknikoaren saioa Nafarroan

Ekainaren 22an, prestakuntza tekniko-saio bat egin zen Nafarroan; bertan, DGMAko Biodibertsitate Zerbitzuko eta OREKANeko (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa) teknikariak izan ziren.

Alduide Mendiko KBEan, Artesiagako mendatearen inguruko belardiek balio izan zuten Atlantikoko belardi azidofiloen (*6230**) inguruko ezagutza hobetzeko; belardi horien artean tartekatuta, eremu heze txikiak daude, zohikatza sortzen duten Atlantikoko txilardi heze epelen (*Erica ciliaris* eta *Erica tetralix*; *4020*), *Sphagnum* goroldiodun zingiren eta zohikatza sortzen duten txilardien (*7140*) osagaiekin

Harpidetu gure buletinera

Jaso albisteak, eskaintza esklusiboak eta eduki bereziak zuzenean zure sarrera-ontzian.